Bi jokalarirentzako pong jokua
Urtarrila 29th, 2012 by adminAurreko tutorialean oinarrituta, joku hau prestatu dut
Proiektu honetaz gehiago jakiteko
Aurreko tutorialean oinarrituta, joku hau prestatu dut
Proiektu honetaz gehiago jakiteko
Ikasleekin “Automatika eta kontrola. Robotika” gaiak lantzerakoan beti motz geratzen nintzela iruditzen zitzaidan. Azken ikasturtetan helburu honekin lan egin izan dut: proiektu bat planteatu ikasleekin, eraikuntza ahalik eta hoberena lortzen saiatu (mekanismoei dagokienez) eta, azkenik, picaxe plaka batekin hauen kontrola egitea. Horretarako, Lasarteko berritzegune nagusian dagoen teknologiako aholkulariaren laguntza izan dut.
Aurten beste zerbait probatu nahian nenbilen: Arduino eta Scratch. Arduino “bakarrik” lantzea astunegia gerta daiteke ikasleentzat (gainera oso denbora gutxi daukagu) baina Scratch-ekin batera lantzen badugu arazo hori saihestu daitekeela uste dut. Horregatik, gaia lantzen hasteko Scratch aukeratu dut. Hainbat kontzeptu landu nahi ditut gutxinaka programazioaren ingurukoak. Ikasleentzat erakargarriago izan dadin joku baten programatze-lana prestatu dut. Sarean lortutako dokumentua euskaratu dut, eta ikasleen eskura jarri. Hastear gaudela, ikasleak oso motibatuta ikusten dudala esan beharra dago.
Hau da ikasleen eskura jarri dudan dokumentua:
Pong Jokua Scratch-Euskaraz